1955eko apirilaren 18an,
Albert Einstein fisikaria hil zen. Erlatibitatearen teoriengatik eta fisika kuantikoari eginiko ekarpenengatik da ezagun batez ere, eta 1921ean Fisikako Nobel Saria eman zioten. Sozialista deklaratua, zientziatik kanpo ere eman zuen zeresana. Naziak bonba atomikoa garatzen ari zirelakoan AEBetako presidenteari antzeko proiektu bat garatzeko beharraz idatzi bazion ere, bakezale amorratua zen, gerra eta gerraren mehatxua ezabatzearen aldekoa. Era berean, Zergatik sozialismoa? testuan kapitalismoa gogor kritikatu eta ekonomia sozialistaren alde lerratu zen publikoki. FBIa atzetik izan zuen urte luzez.
Iturria:
Iturria: José Manuel Sánchez Ron, Albert Einstein. Su vida, su obra y su mundo (Crítica).