1512ko abuztuaren 04an,
Albako dukeak Nafarroako erresuma okupatua zeukan, Gaztelako koroaren izenean. Hala ere, bederatzi erresistentzia nukleo geratzen ziren: Lizarraren zati bat, Tutera, Tafalla, Monjardin, Miranda, Uxue eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako aranak. Okupazioa trikimailu bidez egin zuten gaztelarrek, Frantzia erasotzeko Nafarroatik pasa nahi zutela esanez. Horregatik, nafarrek ezin izan zuten erresistentzia behar bezala antolatu, inbasioak ezustean harrapatu baitzituen. Fernando II.ak Gaztelako koroaren mendean hartu zuen, lurren lapurreta abiatuz.