2019ko azaroaren 21ean,
‘Aita Mari’ Getariko arrantza-ontzi ohiak lehen erreskatea egin zuen Mediterraneo itsasoan. Europara iristeko Libiatik itsasoa zeharkatzera arriskatu ziren 78 pertsona jaso zituzten. Ondoren izandako ibilbidea, hasiera bezain korapilatsua izan zen. Lan humanitarioa egiteko, inguruko gobernuen eta bereziki Salvini ultraeskuindarraren Italiaren baimenak lortzea etengabeko borroka izan zuten.