Agustín Gómez jaio zen Errenterian, sobietar selekzioan jokatzera helduko zen futbolaria eta ekintzaile antifaxista

Duela
102
urte

1922ko azaroaren 18an,

Agustín Gómez Pagola futbolaria jaio zen Errenterian. 1936ko Gerran SESBera bidali zuten umeetako bat izan zen. Moskuko Torpedo futbol-taldean nabarmendu zen, sobietar selekzioan jokatzera iritsiz. 1956ean Madrilgo Atleticok fitxatu zuen, eta erretiratzean, Euskal Herrira itzuli zenean, Euskadiko Alderdi Komunista berregituratzeko lanetan aritu zen.

Polizia frankistak atxilotu eta torturatu egin zuten 1961ean. KGBko agentea ere izan zen garai hartan. 1975ean Moskun hil zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte