1955eko apirilaren 18an,
Afrikako eta Asiako 29 herrialdek, Bandungeko goi-bilera hasi zuten Indonesian. Gerra Hotzaren testuinguruan, herrialde deskolonizatu berrien interesak babesteko beharra aldarrikatu zuten. Gertaera garrantzitsua izan zen eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortzeko zimenduak jarri zituzten.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. (Ed. Pasado y presente).