AEBtako japoniarrentzat kontzentrazio esparruak sortzea onartu zuen gobernuak

Duela
82
urte

1942ko otsailaren 19an,

AEBtan bizi ziren japoniarrentzat kontzentrazio esparruak sortzea onartu zuten. II. Mundu Gerrako testuinguruan arrazakeria muturrera eraman, eta hamar kontzentrazio esparru ireki eta jatorri japoniarreko 120.000 pertsona atxilotu zituzten Roosvelt presidenteak sinatutako dekretuaren ondorioz.

Giza baldintza umiliagarrietan eduki zituzten, ia 10.000 pertsonako esparruetan pilatuta eta beren borondatearen aurka espetxeratuta.

Iturria:

James Singleton “Life After Manzanar”: el legado de los campos de concentración de japoneses en Estados Unidos (Nippon Communications Foundation, 2018ko abuztuak 15)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte