Estralurtarren inbasio bati buruzko fikzioa antzeztu zuen irratian Orson Wellesek AEBetan… eta milakak sinetsi zuten

Duela
86
urte

1938ko urriaren 30ean,

AEBetan Orson Wellesek Munduen arteko gerra irrati-nobela interpretatu zuen irratian, estralurtarren inbasio bat gertatzen ari zela zabalduz. 
Albistegi formatua zuen, nahiz eta saioan tartekatu zituzten fikzioa zela behin eta berriz nabarmentzen zuten mezuak. Hala ere, aparteko alarma piztu zen entzundakoa benetan gertatzen ari zela eta estralurtarrek inbaditzen zituztela uste izan zutenen artean.

Izua New York eta New Jersey bezalako hirietan zabaldu zen eta komisaldegi eta ospitaleetako telefonoak kolapsatu ziren.

Masa komunikabideen boterea zenbaterainokoa den agerian utzi zuen gertaerak.

Gasteizko Hala Bedi irrati libreak gauza bera egin zuen Garoñako zentral nuklearrean ihesa gertatu zela zabalduz, efektu bera lotuz.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik