1970ko abuztuaren 06an,
AEBetan Disneyland jolas-parkean sartu ziren 300 ekintzaile antimilitarista eta antikapitalista. Youth International Party alderdiak egunak zeramatzan deialdia lau haizetara iragartzen, eta poliziak hartu zuen jolas-parkea egun hartan. Ekintzaren helburua, batez ere, Vietnamgo gerraren aurka egitea zen. Protestariek umorea erabiliz autoritateari barre egin zioten, eta jolas-parkearen zuzendaritzak arratsaldean parkea hustu eta ixtea erabaki zuten.