2014ko abuztuaren 09an,
AEBetako polizia zuriak Michael Brown 18 urteko gazte afro-amerikarra hil zuen tiroz Ferguson hirian. Epaimahaiak poliziarik ez inputatzea erabaki zuenean hiriko beltzek protestak hasi zituzten, eta istilu handiak izan ziren hainbat egunez AEBetako leku askotan. Kasua beltzen aurkako polizia biolentziaren ikur bilakatu zen.