1968ko otsailaren 08an,
AEBetako Orangeburg hirian poliziak sarraskia eragin zuen, Hego Carolinan. Arraza segregazioaren aurka protestan ari ziren 200 bat laguni eraso egin zioten tiroka. Istiluak bolatoki batean afro-amerikarrei sarrera debekatzen zietelako hasi ziren. Poliziak tiroka 27 zauritu eta hiru hildako eragin zituen, argazkian ikusgai.