2005eko irailaren 04an,
AEBetako New Orleans hiriko poliziak bi afro-amerikar armagabe hil zituen tiroz Danziger zubian. Katrina urakanak eragindako suntsidura betean, jateko bila ari zen familia bati eraso egin zioten poliziek. Ondoren beste gizon bati bizkarretik egin zioten tiro.
Polizia departamentua krimena estaltzen ahalegindu zen. 17 urteko James Brissette eta 40ko Ronald Madison ziren hildakoak, armagabeak biak eta deliturik egin ez zutenak.