AEBetako McKinley presidentea hil zuen tiroz Czolgosz anarkistak

Duela
123
urte

1901eko irailaren 06an,

AEBetako McKinley presidentea hil zuen tiroz Czolgosz anarkistak. Zale bat zelakoan hurbildu zitzaion New Yorken hitzaldi baten hasieran, eta tripara bi tiro egin zizkion.

Czolgosz-en arma.

Leon Czolgosz urrian exekutatu zuten aulki elektrikoan, 28 urte zituen. Anarkisten aurkako jazarpena AEB osora zabaldu zen eta hainbat talde anarkistak bere ekintza gaitzetsi zuten, eta are, espioitzat ere jo zuten.

Leon Czolgosz-en polizia fitxa.

Hala ere, bere ekintza anarkismoak XIX. mende hasieran erabili zuen estrategiarekin bat dator, mundu mailako pertsona esanguratsuen hilketa, anarkismoaren hedatzea eta eraldaketa soziala bilatu asmotan.

Bere azken hitzak izan ziren: "Presidentea hil nuen jende onaren etsaia zelako, langile onen etsaia. Nire krimenaz ez naiz damutzen".

Iturria:

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik