1937ko urtarrilaren 08an,
AEBetako Kongresuak Espainiara gudako materiala saltzea debekatu zuen. Espainiaren eta Hego eta Ertamerikaren arteko loturaz jabetuta, Francoren garaipenak Ameriketan izan zezakeen eraginaren beldur zen garai hartan Washington, eta frankisten garaipena oztopatu asmoz onartu zuten bahikuntza legea.
Franco, ordea, Alemaniak eta Italiak ongi hornitzen zuten, eta kaltetu handiena Espainiako Errepublika izan zen. Gainera, General Motors, Ford eta TEXACO enpresek –Thorkild Rieber faxistak gidatua– Francori armak saltzen jarraitu zuten.
Iturria:
Andreu Espasa, Estados Unidos en la Guerra Civil española (Catarata).