Kolonbiako talde paramilitarrekin kolaboratzen zuela onartu zuen AEBetako Chiquita Brands enpresa bananeroak

Duela
17
urte

2007ko martxoaren 16an,

AEBetako Chiquita Brands International enpresa bananeroak Kolonbiako talde paramilitarrekin kolaboratzen zuela onartu zuen. 1997 eta 2004 urteen artean talde paramilitar horiek finantzatu eta enpresaren itsasontzietan armak eramaten lagundu zien. Turbon zuten portu pribatua erabiltzen ere uzten zieten drogak esportatzeko. Trukean, besteak beste, Uraba eskualdeko beren plantazioa bakean uzteaz gain, hainbat lider sindikal, ekintzaile sozial eta plantazioetako langile gatazkatsu hiltzeko agindu zieten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik