AEBetako armadak sarraskia egin zuen Piegan herri indigenaren aurka
Duela
155
urte
1870ko urtarrilaren 23an,
AEBetako armadak Marias ibaiko sarraskia eragin zuen. Piegan jatorrizko herriko 217 pertsona hil zituen Montanan. Hildako gehienak haurrak, emakumeak eta adinekoak ziren.
1916an bere lekukotza grabatu zuen Oinbeltz buruzagiak eta gertatu zenaren bere bertsioa dokumentatuta utzi zuen.