1876ko martxoaren 17an,
AEBetako armadak ezustean eraso zien lo zeuden Txeiene eta Oglala Sioux herritarrei, Montanan Powder ibaiko guduan. Herrixka suntsitzeaz gain, bertako herritarrei jabetzak ostu zizkieten. Hala ere, hauek 500 zaldi berreskuratzea lortu eta bataila irabazi zuten. Gudu honekin Sioux gerrak hasi ziren kolono europarren aurka. Jatorrizko nazioak etengabe jazarri zituzten, ia desagerrarazteraino.