1945eko abuztuaren 09an,
AEBetako aireko armadak bonba atomikoa jaurti zuen Nagasaki hiri japoniarrean. Hiru egun lehenago Hiroshiman gauza bera egin zuten. Bi bonbardaketak kontuan izanda, 130.000 hildako inguru eragin zituen berehala. Alta, kopurua denborarekin 245.000 ingurura igo zen erradiazioaren ondorioz.
Bonbardaketa defentsa helburuekin egin zela esan izan dute AEBek, baina frogek erakutsi dute ordurako bazekitela Japonia amore ematear zegoela. Horrez gain, AEBetako hainbat ofizial militarrek diote ez zela beharrezkoa bonba botatzea Japonia garaitzeko. AEBek Sobietar Batasunari bidali nahi izan zioten mehatxu mezua.
AEBak dira zibilen aurka sekula bonba nuklearra bota duten munduko herrialde bakarra.