AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran, 66 eguneko aire bonbardaketa

Duela
56
urte

1968ko urtarrilaren 16an,

AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran. 66 eguneko aire bonbardaketan, 15.000 vietnamdar hil eta eremua erabat suntsitu zuten. Operazioak Khe Sanh estatubatuarren base militarrari babesa ematea zuen helburu, VietCong deitzen zieten Ipar Vietnamgo komunistek inguratua baitzuten. Vietnamgo gudan 24.000 bonbardaketa egin zituzten AEBek, 100.000 tona lehergailu herritarren gainera botaz, napalma eta debekatutako produktu kimikoak barne, ondorio sozial eta ekologiko larriak eraginez herrialdean.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Ediciones de Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte