1940ko urriaren 23an,
Adolf Hitler eta Francisco Franco Euskal Herrian bildu ziren, Hendaiako tren geltokian. Führerra eta kaudilloa euren atzerri gaietarako ministroekin batera batzartu ziren, Espainia II. Mundu Gerran Alemania eta Italia buru zituen ardatzarekin batzea adosteko. Ez ziren akordiotara iritsi.