Ada Lovelace jaio zen Londresen, historiako lehen programatzailea

Duela
209
urte

1815eko abenduaren 10ean,

Ada Lovelace jaio zen Londresen, historiako lehen programatzailea. Jaiotzez Augusta Ada Gordon, Charles Babbage matematikariarekin batera funtzio matematikoak ebazten zituen lehen konputagailu mekanikoaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta Babbagen hitzaldi baten transkripzioei bere ekarpenak gehituta, zientzia konputazionalaren eremuko lehen artikuluaren egilea izan zen. Asmakuntza horri kalkulutik haragoko aukerak ikusita, Lovelacek edozein motako informazio prozesu automatikoen bidezko operazioetan erabiliz informatikaren sorrerarako funtsezko ekarpena egin zuen. Hezkuntza matematikoa eta irudimenaren nahasketak informatikaren sorkuntza eragin zuen hala. Emakume izateak, ordea, bere ekarpenaren gutxiespena ekarri zion urteetan zehar.

Iturria:

Iturria: Lizzie O’Shea, Future Histories. What Ada Lovelace, Tom Paine, and the Paris Commune Can Teach Us about Digital Technology (Verso).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte