Abortatu izanagatik errudun zirela zioten dokumentuak aurkeztu zituzten 300 emakumek baino gehiagok Hego Euskal Herrian

Duela
42
urte

1983ko maiatzaren 21ean,

Abortatu izanagatik errudun zirela zioten dokumentuak aurkeztu zituzten 300 emakumek baino gehiagok Hego Euskal Herrian. Mugimendu feministak abiatutako autoinkulpazio kanpaina zen, Espainiako Kongresuan abortua despenalizatzeko eztabaida hasteko atarian deitua. Bilbo, Donostia eta Gasteizko auzitegietan, presio egin eta gaia gizarteratzea zuten helburu. Legea onartu zen arren, Konstituzio Auzitegiak atzera bota zuen. 1985ean abortatzeko eskubidea partzialki onartu zen Espainiako Estatuan, baina 2010ean legeztatu zen lehen hamabi asteetan abortatzeko aukera. Ipar Euskal Herrian 1975ean despenalizatu zen abortua.

Iturria:

Maite Asensio Lozano, Irabazi genuen (Berria, 2023ko maiatzak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte