1968ko apirilaren 14an,
Aberri Eguna ospatu zuten Donostian, nahiz eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik. Erregimenaren egunkariek gobernadorearen oharra argitaratu zuten, gogoraraziz deialdia ilegala zela. Erdialdearen eta Grosen arteko zubietan, adibidez, hesi militarrak jarri zituzten. Hala ere, 8.000 lagunetik gora bildu ziren giro itogarri hartan eta 300 pertsona atxilotu zituen Poliziak. Donostian mobilizatu ezinik, Errenteria eta Arrasaten ere manifestazioak egin zituzten. Giroa pil-pilean zen Hego Euskal Herrian.
Iturria:
Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, II. liburukia, (1966-1969, La V Asamblea) (Txalaparta).