2002ko apirilaren 20an,
800 pertsona intsumiso deklaratu ziren Gernikako Auzitegian. Lea-Artibai eta Busturialdeko Euskal Herrian Euskarazek abiatutako desobedientzia kanpainaren barruko ekintza izan zen, hamar kidek Gernikako epaitegian egin behar zituzten izapide judizialak ezin zirelako euskaraz egin sortu zen dinamika. Hizkuntza eskubideak bermatzeko abiatutako kanpainara 1.319 lagun batu ziren ekainerako.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa).