1997ko apirilaren 20an,
70 asteren ostean, euskal presoen sakabanaketaren aurkako itxialdia bukatu zen Donostiako Artzain Onaren katedralean. 70 astez, zazpi egunero talde berri batek ekiten zion baraualdiari: orotara 600 lagun txandakatu ziren gose greba kolektiboan. Ekitaldi jendetsu batekin amaitu zuten itxialdia eta gose greba ibiltaria abiatu zuten. Erreleboa Itoizekiko Elkartasuna taldeak hartu zuen Orbaizko elizan.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (Manu Robles Arangiz Fundazioa)