Baserritarrek Ossau-Iraty jatorri izendapena zuten gaztak bahitu zituzten, saltoki handien prezioak salatzeko

Duela
30
urte

1994ko irailaren 08an,

60 baserritarrek Ossau-Iraty jatorri izendapena zuten hamasei gazta bahitu zituzten Leclerc supermerkatu batetik, Pauen. Saltoki handiek prezioen jaitsierarekin laborariei eragiten dizkien kalteak salatu nahi izan zituen Euskal Herriko Laborarien Batasunak. Prezioak merkatzeak laborariek produktuen kalitatea gutxitzea eragiten duela salatu zuten, prezio berrietara egokitzeko. Bahitutako gaztak Emaus elkartearen egoitzara eraman zituzten, beharra zuen jendearen artean bana zitzaten.

Iturria:

Hur Gorostiaga (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko irailak 10eko zkia.)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik