525 urteko espetxe zigorra ezarri zien 18/98 auziko 47 auzipeturi Espainiako Auzitegi Nazionalak

Duela
17
urte

2007ko abenduaren 19an,

525 urteko espetxe zigorra ezarri zien 18/98 auziko 47 auzipeturi Espainiako Auzitegi Nazionalak. Baltasar Garzon epaileak Egin egunkariaren eta irratiaren itxierarekin abiatu zuen auzia “dena da ETA deitu zitzaion tesiaren baitan, eta Ekin koordinadora, Xaki nazioarteko harremanetarako elkartea eta Joxemi Zumalabe fundazioa erantsi zizkion gero. Hala, ordura arte ETAko kide edo laguntzailetzat hartzeko erakundearekin harreman zuzena izatea beharrezkoa zen, baina sententzia horren bidez, epaileak akusatuaren ekintza politiko zein sozialek ETAren helburuekin bat egiten zutela interpretatzea nahikoa bilakatu zuten delitu terroristak egozteko. Zenbait auzipetuk torturak jasan zituzten atxiloaldian, baina epaileak ez zien testigantzei sinesgarritasunik eman. Dozenaka milaka pertsona mobilizatu ziren auzipetuen defentsan eta ekintza andana egin zen haien alde. 2018an askatu zuten makroprozesuan zigortutako azken presoa.

Iturria:

Iturria: Jon O. Urain, Orrialde beltza, igarotzear (Berria, 2018ko urtarrilak 3).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte