1976ko abuztuaren 29an,
50.000 lagunetik gora batu zituen Plentzia eta Gorliz artean egin zen martxa antinuklearrak. Euskal kosta ez-nuklearraren aldeko leloak izan ziren nabarmenenak. Bestelako ikurrek ere lekua izan zuten; hala nola, amnistiaren aldekoek edo artean legeztatu gabe zegoen ikurrinak. Lemoizko zentralaren aurkako borroka indarra hartzen ari zen.