400 lagunek herri harresia egin zuten Loiolan, mozorroturik, Poliziak atxilotu nahi zituen bost gazte babesteko

Duela
11
urte

2014ko irailaren 23an,

400 lagunek herri harresia egin zuten Loiolan, mozorroturik, Poliziak atxilotu nahi zituen bost gazte babesteko. Irati Tobar, Jazint Ramirez, Xabier Arina, Imanol Salinas eta Igarki Robles ez ziren Auzitegi Nazionalera aurkeztu, epaitegi horrek 28 euskal gazteren aurka abiatutako epaiketan. Beren aurkako froga bakarrak torturapean egindako adierazpen bidez lortuak zirela salatu zuten. Mozorroak eta ileordeak soinean, ekimen desobediente hau tarteko, Ertzaintzaren operazio erraldoiak hiru ordu behar izan zituen bost auzipetuak atxilotzeko. Indarrez desegin zuten herri harresia eta zauritu ugari utzi.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik