30.000 tona fuel isuri zituen Erika petrolio-ontziak Bretainiako kostaldean

Duela
25
urte

1999ko abenduaren 12an,

30.000 tona fuel isuri zituen Erika petrolio-ontziak Bretainiako kostaldean. Ekaitzaren ondorioz itsasontzia erdibitu egin zen. Frantziako auzitegietan izandako ingurumen kasu garrantzitsuenetakoa izan zen, eta talde ekologistentzat mugarri. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela uste da.

Ezbeharraren ondorioz, Europako Batzordeak hainbat araudi proposamen egin zituen, batez ere petrolio-ontzien ikuskapenaren eta segurtasunaren inguruan.

2008an Total petrolio konpainia zigortu zuten ontziaren mantentze-lanez ez arduratzeagatik.

Iturria:

Safety4Sea, Learn from the past: Erika oil spill, Europe’s environmental disaster (Safety4Sea, 2018ko abenduak 12).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte