29ko kraka hasi zen AEBetan, eta ondorioz, Depresio Handia

Duela
95
urte

1929ko urriaren 24an,

29ko kraka hasi zen, eta ondorioz, Depresio Handia. New Yorkeko burtsa behera hasi zen eta egunaren amaieran, akzioak hondarraren prezioan saldu ziren merkatuan. AEBetako burtsaren historian balore-merkatuak izan zuen beherakadarik handiena izan zen.

Hurrengo egunetan berdin jarraitu zuen eta inbertsore askok eta askok porrot egin zuten. Eraginak ekonomiaren arlo guztietara igaro ziren eta, besteak beste, hurrengo urteetan langabezia tasak izugarri hazi ziren.

Ondorioek izan zuten irismen globalak ta iraupen luzeak 29ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ezagutua.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik