'24 ordu euskaraz' irratsaioa eta jaialdia egin zituzten Donostiako Belodromoan

Duela
48
urte

1976ko martxoaren 27an,

24 orduak euskaraz ekimenaren barruan Donostia, Loiola, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek hogeita lau orduko euskarazko irratsaioa egin zuten, lege frankistek utzitako zirrikitu bat baliatuta. Egun berean, Donostiako Belodromoan euskal kantari eta abeslarien ekitaldi erraldoi bat egin zuten eta 11.000 lagun bildu bertan. Jose Luis Zumetak diseinatu zuen “24 orduak euskaraz“en kartela.

 Mugimendu euskaltzalearentzat indar erakustaldi garrantzitsua izan zen. Jaialdian bildutako dirua Euskaltzaindiari eman zioten.

 

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik