106 gerrillari eta bost preso sozialek egin zuten ihes Punta de Carretas espetxetik, Uruguaien

Duela
53
urte

1971ko irailaren 06an,

106 gerrillari eta bost preso sozialek egin zuten ihes Punta de Carretas espetxetik, Uruguaien. Gerrillari gehienak MLN-Tupamaros taldekoak ziren, tartean Pepe Mujica gerora herrialdeko presidente izandakoa. Ihesaldia burutzeko, 30 egunez presondegiko hiru solairuko ziegak elkar komunikatzeko eta beheko solairutik kanpoan zen etxe baterainoko zuloak egin zituzten. Munduan emandako preso politikoen ihesaldi handiena izan zen.
Uruguaiko Poliziaren hutsegiteen ondorioz armadak hartu zuen kontrainsurjentziaren ardura. Hurrengo urtean Tupamaroek heriotz-eskuadroietako lau kide hil ondoren, baina, erakunde iraultzailearekin amaituko zuen operazio odoltsua abiatu zuen armadak.

Iturria:

Iturria: Eduardo Anguita eta Daniel Cecchini, La espectacular fuga de ‘Pepe’ Mujica y 100 tupamaros de la cárcel con el ingeniero que planificó el túnel (Infobae, 2020ko otsailak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik