2002ko ekainaren 01ean,
100.000 diptiko banatu zituzten etxez etxe, Eusko Jaurlaritzaren anagrama ofizial eta guzti, iragarriz diru-laguntzak etxebizitzak erosteko Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezioan.
Eskuorriak zioen programa horrekin bat egiten zuten bankuek erosleentzat mesedegarri ziren baldintzetan emango zituztela hipoteka kredituak. Gogorarazten zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 105.000 etxebizitza huts zeudela eta informazio gehiagorako 012 telefonoa eskaini, Lakuako Etxebizitza Departamentuaren arretarako egiazko telefonoa.
Giltzabide elkartearen ekimena izan zen, salatzeko etxebizitza bezalako oinarrizko eskubidearekin espekulatzen ari zirela promotore, higiezin eta konstruktoreak, “instituzioen pasibotasun eta konplizitatearekin”.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).