Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Durangoko Azoka 2021Landako Gunean egunero ordu eta erdiko bost txanda egongo dira, eta Plateruenako kontzertuetan ez da ostalaritza zerbitzurik egongo. Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara moldatu dute azoka.
Aurtengo Durangoko Azokako Ahotseneako kontzertuak Plateruena antzokian eskainiko dituzte. 50 kontzertu emango dituzte abenduaren 4tik 8ra bitartean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Asteazkenean aurkeztu dute Durangoko Azokaren harira egingo den aurtengo DA! PROren egitaraua. Berrikuntzeko dator egitasmoa: egun bateko egitaraua izatetik lau egunekoa izatera salto egin du, eta disziplina anitzak bernebilduko ditu.
Aurrez aurreko azoka eta online denda uztartuko ditu 56. Durangoko Azokak. Abenduaren 3tik 8ra egingo da, "baDa!" lelopean, Durangoko Landako gunean eta durangokoazoka.eus webgunean.