Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko dira analisiak ere, aurtengoaren arrakasta beste fenomenoekin gurutzatzen saiatuko direnak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Durangoko Azoka 2018Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.
10:30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak eta igandera arte Euskal Herriko ekoizpen kulturalaren erakusleiho izango da. Ikasleen eguna da lehenbiziko hau eta nabari da Landako eraikinean, bisitari gaztez beterik baitago.
Erruki gutxi izan baitu gurekin bateren batek 2018ko Durangoko Azoka antolatzerakoan. Leku banaketan. Ez gara azken hiru urteetan egon garen lekuan izango, ARGIA ez duzue aurreko sarrerako gune zabal hartan topatuko. Artekale 23, 24 eta 25 erakustokietan izango gara aurten,... [+]
53 edizio, 247 stand, 439 nobedade, horietatik 304 liburuak, 93 diskoak, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 lan: Durangoko Azokak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta zenbakiek bat egiten dute 2018 honetan Gerediaga elkarteak aldarrikatu nahi duen... [+]
“DA! asko dira” leloa aukeratu du Durangoko Azokak 53. edizio honetarako. Abenduko zitaren aniztasuna aldarrikatu nahi du Azokak eslogan horrekin. Txakur Gorria kolektiboak egin du aurtengo afixa, Landako gunean egon diren standen planoan oinarrituta.