Idazketa trebatzeko topaketak antolatu dituzte Donezteben, urriaren 12tik 15era. Sormena lantzeko askotariko baliabideak eskaini asmo ditu Zirriborro egitasmoak, besteren artean dokumentatzen, generoen arteko mugak aztertzen, umorea erabiltzen, pertsonaiak xehatzen edota itzulpengintzatik ikasten. Beharra identifikaturik dagoela bistakoa da.
Bortzirietan eta Malerrekan erroldatutako biztanleak euskara ikastera bultzatzea da film honen helburua.
Doneztebeko Aparan lantokiko langileek greba mugagabeari ekin diote, beraien etorkizuna argitzeko. Gaur egun 40 langile dituen lantokiak bideragarritasuna eta etorkizuna baduela uste dute.
Sakanan, Malerrekan, Baztanen, Bortzirietan eta Iparraldeko Euskara Mankomunitateari dagozkion herrietan, guztira 46tan, egingo dituzte inkestak. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoei etxeko erabileraz, sare sozialez, hedabideez eta interneten erabileraz galdetuko diete. Guraso... [+]