Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.
'Otsail Ostegunak' hitzaldi zikloaren baitan Michel Oronozek "Ezinezko egunsentia" bere liburu berria aurkeztu zuen Donapaleun eta hemen duzue Kanaldudek eginiko bideoa.
Otsailaren 6an Bidarraiko plaza hartu ostean, Donapaleun ospatuko da igande honetan Amikuzeko Libertimendua.
Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]
Etorkinen aldeko elkartasuna handia da Euskal Herrian. Donapaleun adibidez mazedoniar familia bat Herriko Etxearena den apartamendu batean bizi da. Baxe Nafarroan nola integratu diren azaldu diete Sinbad eta Albina senar-emazteek Kanalduderi, eta Elkartasuna Amikuzen... [+]
Amikuze eskualdeko ehun gaztek Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan (Susa, 2019) liburuaren irakurketa publikoa egingo dute Donapaleuko zineman larunbat goizean, 9:00etatik eguerdira arte. Migrazioaren inguruko kantaldi bat eta hitzaldi bat ere antolatu dituzte.
Kitzikatzank, Iruski eta Burgaintzi elkarteek antolaturik, usaiako libertimendu arrakastatsuak egin ziren Amikuzen. Luhuso-Makea-Lekorneko gazteek filmatu ikusgarriaren laburpen bat proposatzen dauku Martta Irigoien amikuztarrak.
Donapaleuko frantziskotarren etxeak garrantzia berezia du herritarrentzat, baina Euskal Herriko kulturgintzan eta herrigintzan ere esanguratsua da. Herriko etxeari saldu ziotenetik, ordea, erabat hustu dute, bertako jarduera guztiak kanporatuz eta ondarea ezabatuz. Esaterako,... [+]
2019ko apirilean sortu zuen Mutturfin proiektua Donamartiriko Guilhem Marrimpoey sukaldari gazteak. Herri batetik bestera mugitzen duen sukalde ibiltaria da Mutturfin, baina badu berezitasun bat: hurbileko ekoizleen produktuak dira nagusi bertan. “Aski gauza sinpleak... [+]
Luis Martinez Garate historialariaren hitzaldia Donapaleun urriaren 3an.
Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzenek 1620, Nafarroako Lo(r)aldia programa antolatu zuten urriaren 3an Donapaleun. Urte hartan Nafarroako eta Frantziako erresumak bateratu... [+]
Alvaro Adot historia ikerlariaren hitzaldia Donapaleun urriaren 3an.
Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzenek 1620, Nafarroako Lo(r)aldia programa antolatu zuten urriaren 3an Donapaleun. Urte hartan Nafarroako eta Frantziako erresumak bateratu zituen... [+]