Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru murritza ordainduta ikas dezakete EAEko ikasleok. Matrikulazio kopuruek nabarmen egin dute gora neurriei esker. Helduen euskalduntze-alfabetatzearen sektoreak aurrerapausoak txalotu ditu. Alabaina, euskal herritar guztiek... [+]