Agoizko Goiburu saltokiak 200 urte bete ditu. Bi mende horietan dendaz gain beste hamaika zerbitzu eskaini izan dizkio familia honek herriko eta inguruko jendeari: errota, zinema, taxia, herriz herriko salmenta... Hau ez da balentria izugarrien istorio bat, tokiko eta familiako saltoki txiki baten ahalegin handiarena baizik, orain liburu eder batean bildu dutena. 94 urteko María Luisarekin eta Marisa alabarekin mintzatu gara iraganaz eta komertzio txikien etorkizun ezaz.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Denda bereziak