Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
De Miguel auziaJaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]
Kondenatutako alderdikideak kanporatzeko prozedura abian jarriko du EAJk, epai irmoa eskutan. Etikaren aurkako portaerak EAJren “praktika eta asmoetatik” kanpo daudela “aldarrikatu” du.
2010ean –atxiloketak gertatzean– eta 2019an –Arabako Auzitegi Nagusiak epaia ematean– egin zituen adierazpenak gogoratu eta berretsi ditu lehendakariak. Ez du epaiaren mamiaz baloraziorik egin.
De Miguelen epai irmoak erreakzio politiko ugari eragin ditu astearte goizean. Oposizioak gogor hitz egin du EAJko kide ohiaren aurka, eta neurriak eskatu ditu.
Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduan emandako ebazpenaren zigor nagusiak berretsi ditu De Miguel auzian: prebarikazioa eta eroskeria egitea, influentzia-trafikoa, ondasun publikoak bidegabe eta neurrigabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzeagatik... [+]
Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren... [+]
Ustelkeriagatik zigortutako Alfredo De Miguel langile duen Hazi fundazioak oharra kaleratu du, EAJko burukide ohiak betetzen dituen funtzioen inguruko informazioek eskandalua eta kritikak piztu ostean. Langile gisa De Migueli dagozkion eskubideak errespetatu zaizkiola eta... [+]
Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguel Itsas Garapen Elkartearen ordezkari aritu da bidaia instituzionaletan edo Espainiako Ministerioarekin izandako bileretan. 2019an Arabako Auzitegi Nagusiak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri ostean eman diote ardura hori.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakia ez dator bat Arabako Fiskaltzaren irizpideekin, eta, beraz, De Miguel auzian ezarritako zigorrak mantendu edo murriztu ahal izango dira.
Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.