Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa “Adimen Artifizial Sortzailea” entrenatzeko erabiliko duela aurrerantzean. Profiletako bilioika irudi eta testu irakurraraziko dizkio (diotenez, mezu pribatuak ez; lastima, egiazkotasun apurra hortxe egon zitekeen),... [+]

Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2023-11-24 | Gedar
Europako biztanle bakoitzak nortasun digital bat izatea nahi dute

Filtratu egin da eIDAS 2 araudi berriaren zirriborroa, eta jakinarazi dute nortasun digital bat sortu nahi dutela pertsona bakoitzarentzat. Modu zentralizatuan eta digitalki, biztanle bakoitzaren askotariko datu eta agiriak jasoko ditu biltegi horrek.


Mozilla Fundazioa: "Auto modernoak amesgaiztoa dira pribatutasun ikuspegitik"

Datu-bilketa masiboari eta pribatutasunaren urraketei buruz hitz egitean mugikorrak, ordenagailuak, telebista eta bozgorailu adimendunak… etortzen zaizkigu burura. Inor gutxik aipatuko ditu autoak. Hala ere, gaur egun sentsore, kamera eta mikrofonoz betetako gurpildun... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Pribatutasunaren aldeko NOYB taldeak auzitara eramango du datuen transferentziarako Europa-AEB akordio berria

Europako Batzordeak martxan jarri berri du AEBetara egindako datu pertsonalen transferentzia arautzeko Trans-Atlantic Data Privacy Framework marko juridikoa. Aurrez egon diren beste biak atzera bota zituzten europar auzitegiek, ez zutelako eskaintzen herritarren datuak babesteko... [+]


Euskal Fedibertsoak Metaren Threads aplikazio berria blokeatzea erabaki du

Facebook, Instagram eta Whatsapp-en jabe den Meta multinazionalak Threads izeneko mikroblogintza sare sozial berria aurkeztu du. Oraingoz ez dute erabilgarri jarri Europar Batasunean, aplikazioak egiten duen datu-bilketa izugarriaren ondorioz europar pribatutasun legeekin... [+]


Nola akabatu sare deszentralizatu bat (Fedibertsoa kasu)

2023. urtea. Internet guztia GAFAM inperioaren kontrolpean dago. Guztia? Ez. Herri txiki batzuek zapalkuntzari aurre egiten diotelako. Eta herri horietako batzuk elkartzen hasi dira eta “Fedibertsoa” osatu. Twitter eta Reddit-eko gatazken ondorioz, Fedibertsoa fama... [+]


Hezkuntzan Librezale: “EAEko Hezkuntza Legearen proiektua ez dator bat guk proposatzen dugun digitalizazio ereduarekin”

Hezkuntzan Librezale taldeko bi kide Eusko Legebiltzarrean izan dira Hezkuntza Lege berriaren proiektuari zuzenketa proposamenak aurkezten. Ideia nagusi bat azaldu dute parlamentuan: “digitalizazioari dagokionean lege proposamena ez da leiala 2022ko hezkuntza... [+]


Eusko Jaurlaritzak algoritmoen erregistro publikoa sortzea adostu dute

EAEko administrazio publikoak erabiltzen dituen algoritmoen erregistro publiko bat sortzea adostu dute Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek. Akordioaren oinarrian EH Bilduko Lore Martinez Axpek aurkeztutako mozioa dago. Aurrez, apirilean, lau... [+]