Beatriz Egizabalen izena dexente zabaldu da azkenaldian, Erradikalak gara ikuskizunaren haritik, eta jende askok hauxe galdetu omen du: “Nondik atera da hau?”. Egizabalek 20 urte egin ditu ipuinak kontatzen, eta 2005az geroztik modu profesionalean dabiltza Cesar Marcos eta biak, Kontukantoi taldean, narratzaile eta pailazo lanetan. Nondik atera den baino, zertan ibili den deskubritzen ahalegindu gara elkarrizketa honetan.