Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako egonaldiaren finantziazioa eta Tsunami Democratic-ekin izandako ustezko harremana ikertzen ari den epaitegiak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
CiUAsamblea Nacional Catalanak (ANC) proposatutako Twitterreko etiketa, #AcordiEleccionsJa, mundu mailako trending topic bihurtu da astelehen gauean. Masi eta Junquerasi akordioa eskatu diote herritarrek, hauteskundeak aurreratu ahal izateko.
ERCk eta CiUk euren zerrendak aurkezteko baldintzei buruz eztabaidatu bitartean, zenbait erakunde ezkertiar independentista eta antikapitalistek, CUPek barne, hautagaitza zabala aurkeztuko dute Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako.
Oriol Junqueras ERCko buruak esan du akordioa "uste baino hurbilago" egon daitekeela. Convergenteek eta errepublikarrek zerrenda bana aurkeztea adostu dute, baina baldintzekin.
Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.
Kataluniako bloke soberanista prestatzen ari da nazioartean zabaltzeko salaketa-dokumentu bat, azalduz Espainiako Estatuak eragozten diela katalanei beren etorkizunaz hitza izatea.
Gabinet d'Estudis Socials i Opinió Pública (GESOP) agentziak El Periódico de Catalunya egunkariarentzako prestatu duen inkestaren emaitza da asteazkenean ezagutu dena.
Podemos Kataluniako plebiszitu hauteskundeetara aurkez daitekeela iradoki berri du La Vanguardiako Enric Julianak. Berak ezagutzen dituen bi inkestek 12 eserleku ematen dizkiotela eta horrek eragotzi dezakeela ERC eta CiUren artean gehiengo osoa lortzea.
Gutxitan ikusten da Kataluniako esparru soberanistan ANCri eta Omnium Culturali kritika egiten dionik, baina Artur Masi hiru hilabetean hauteskundeak deitzeko jarritako epeak piztu du kritikarik.
Hilabete besterik ez da falta azaroaren 9rako eta Kataluniako kontsultaren ateak irekita dira oraindik, Madrilek Kontsulta Legea eta dekretua behin-behinekoz suspenditu baditu ere. Ateak zabalik dira, baina inork ez daki zer gertatuko den.
CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPek Kataluniako azaroaren 9ko kontsultarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, goizean Generalitatean Artur Masek deitutako bileran hiru ordu iragan ondoren. 18:00etan bilerarekin jarraituko dute kontsultaren gainerako xehetasun guztiak behar bezala... [+]