Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin. Baina desklasifikaturiko dokumentu ugarik argi erakusten dute AEBek Salvador Allenderen gobernua zapaltzen izandako inplikazioa. Historiak epaituko al ditu?

2017-08-07 | Axier Lopez
Venezuelako gobernua aldatzeko Mexiko eta Kolonbiarekin elkarlanean ari direla adierazi du CIAko zuzendariak

CIAko zuzendari Mike Pompeok elkarrizketa batean Venezuelaz esandakoak hautsak harrotu ditu. AEBek herrialde horretan dituen interesak eta gobernu aldaketaren alde lanean ari direla azpimarratzeaz gain, Kolonbia eta Mexikorekin elkarlanean ari direla adierazi du.


2017-07-20 | Xalba Ramirez
CIAk Siriako oposizioa armatzeari utziko dio Trumpen aginduz

Donald Trump AEBetako presidenteak esan du bertan behera utziko duela Sirian Bashar Al-Assaden gobernuaren kontrako oposizioa armatu eta entrenatzeko CIAk zuen programa sekretua. Putinekin utzailean bildu eta gero hartu du erabakia Trumpek.


2015-07-20 | Garazi Zabaleta
Jorge Gonzalez
"Che Guevararen gorpua aurkitzea nazioarte mailako kasua zen"

Jorge Gonzalez, Habanako Unibertsitateko Mediku Zientzietako Errektorea, EHUren Udako Ikastaroetan izan da Donostian. Che Guevararen gorpua aurkitu zuen Gonzalezek, eta bilaketaren nondik norakoak kontatu ditu. 


2015-03-17 | Ibai Trebiño
AEBetako jeneral baten aitorpena: «Guk sortu genuen Estatu Islamiarra»

Wesley Clark-en esanetan «AEB eta bere lagun zein aliatuek Hezbollah-ren aurkako gudari ekiteko sortu genuen Estatu Islamiarra».


"Droneekin amets egiten dugu"

The Guardian egunkariak hamahiru urteko Mohammed Saleh Tauiman yemendarrari kamera bat utzi zion bere eguneroko bizitza graba zezan. Bere familiako bi kide hil zituzten AEBen droneek aurretik, eta bera ere hala hil zuten ondoren.


CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


Torturarekin bukatzeko eskatu diote hamabi Bakearen Nobel saridunek Obamari

CIAren galdeketetan torturekin bukatzeko eskatzen duen dokumentu bat sinatu dute hamabi Bakearen Nobel saridunek.


2014-02-12 | ARGIA
The Intercept, Washingtongo sekretuak jasoko dituen atari berria

Edward Snowden CIAko agente ohiaren filtrazioak jaso eta argitaratu zituzten kazetariek webgune berria sortu dute, AEBetako gobernuaren operazio sekretuak argitaratzen jarraitzeko asmoz: The Intercept.


NSA gai da Interneten konektatu gabeko ordenagailuak espiatzeko irrati uhinen bidez

AEBtako Inteligentzia Agentziak (NSA) mundu osoko 100.000 ordenagailuri eraginen dien softwarea ezarri du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.


“Obamak gerra zikina legitimatu eta zabaldu du”

AEBetako historian izan den unitate militar sekretu eta indartsuenaren modus operandia azaltzen du Jeremy Scahill ikertzaile eta gerra kazetari estatu batuarrak, Ima Sanchis kazetariak Bartzelonako La Vanguardia egunkarian egindako elkarrizketan, La Contra atal ezagunean.