Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
CGTIragan ostegunean Nafarroako Parlamentuak egindako adierazpenarekin bat egin dute sindikatuek. Foro Sozialak bultzatu du ekimena.
CGT sindikatuak LABen aurka aurkezturiko helegitea bertan behera geratu da abenduaren 12an, Parisko Kasazio Auzitegiak ezeztatuta. Erabaki bera hartu du epaitegiak Korsikako STC sindikatuaren aurka jarrita zegoen helegitearekin.
Bordeleko Instantzia Auzitegiak, Parisko Kasaziokoak egin bezala, LABen aldeko epaia eman du CGT sindikatuak berriki aurkeztutako helegiteari erantzunez. Lehenbiziko aldian erabilitako argudio berak agertu ditu CGTk bigarren honetan ere, LABek oso enpresa txikietako... [+]
CGT sindikatuak Bordeleko Instantzia Auzitegira eramango du LAB bigarrenez. Oso enpresa txikietako hauteskunde sindikaletara aurkezteko ezaugarriak betetzen ez dituztela argudiatu zuten abuztuan. Oraingo epaiketa hau urriaren 14an abiatuko da.
Iragan abuztuan, Bordeleko Auzitegiak CGT sindikatuaren helegitea onartu eta balio gabe utzi zuen LABen hautagaitza azaro eta abendu bitartean egingo diren oso enpresa txikietako hauteskunde sindikaletarako (TPE, frantsesezko sigletan). LABek helegitea aurkeztu zuen erabaki... [+]
LABek sindikatu profesionalen estatusa ez duela betetzen argudiatu zuen CGTk salaketa jartzerakoan. Sindikatu abertzaleak hilabete du errekurtsoa aurkezteko.
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?