13 de febrer de 1609,
Zugarramurdiko sei herritar galdekatu zituen Inkisizioak Logroñon. Graciana Barrenetxea, Maria eta Estevania Iriarte, Juanes eta Migel Goiburu eta Joanes Sansin ziren, eta urtarrilaren 27an herrian izandako atxiloketek beldurtuta Logroñora beren borondatez joandakoak ziren. Seiak errugabe deklaratu ziren arren, preso sartu zituzten. Aurretik egindako aitortza presio eta mehatxuen ondoriozkoa izan zela esan zuten, alferrik. Inkisidoreek, Zugarramurdin deabruaren adoratzaile sekta bat zegoela susmatuta, bertara Juan de Valle Alvarado integrista katolikoa bidali zuten, Zugarramurdiko sorginen aurkako prozesu entzutetsua abiatuz. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona hil zituzten, denak "legez". Askoz gehiago izan ziren hildako emakumeak gizonak baino.
Font:
Iturria: José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).