04 de novembre de 1975,
Ultraeskuindarrek Jon Paredes Manot Txiki-ren familiari eraso egin zioten Zarautzen. Haien etxean indarrez sartu eta Txiki-ren ama eta anai-arrebak jipoitu zituzten, baita haien etxean bisitan zen fraide bat ere. Antonia María Manotek bizilaguna ohartarazi eta honek oihuka auzokideen laguntza eskatu zuen. Zalapartak uxatu egin zituen erasotzaileak. Hilabete pasatxo zen Txiki fusilatu zutenetik eta tentsio-giro handia zegoen Euskal Herrian.
Font:
Iturria: Miel Anjel Elustondo, “Semearena gertatu baino lehen ere, jendeak ikaragarri lagundu zidan hemen” — Antonia Manoti elkarrizketa (ARGIA, 2014ko irailak 14).