22 de febrer de 1965,
Sermoietan torturak salatzeagatik hiru hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten Alberto Gabikagojeaskoa abadeari. 1964ko azaroan Ajurian eta Ibarrurin eginiko sermoietan Guardia Zibilak atxilotutako hainbat gazteri emandako kolpe eta tratu txarrak salatu izana propaganda ilegaltzat jo zuen Ordena Publikoko TOP auzitegiak. Sermoi hori idatzita zabaldu zuten Enbata, EGI eta beste hainbatek. Hiru hilabeteko espetxealdira eta 25.000 pezeta ordaintzera zigortu zuten Gabikagojeaskoa, hasieran Dueñaseko komentuan, eta gero Zamorako apaiz kartzelan. Argazkian, Josu Naberan, Alberto Gabikagojeaskoa eta Jon Etxabe, kartzelan.
Font:
Iturria: Miel Anjel Elustondo, Alberto Gabikagojeaskoari elkarrizketa (ARGIA, 2016ko urriak 9).