11 de febrer de 1945,
Robert Iribarne baionarra hil zen Kaliningrad inguruetan nazien aurka borrokan. Pilotari izan zen eta 1938ko Frantziako pala txapelketa ere irabazi zuen. II. Mundu Gerra hasita, 1943an Afrika iparraldera abiatu zen De Gaulle jeneralaren Frantzia Askeko tropekin bat egiteko. Espainian frankistek harrapatu eta Mirandako kontzentrazio esparruan sartu zuten. Bertatik ihes egitea lortu zuen baina. Irrintzina deitu zuen Yak-9 hegazkinarekin Normandia-Niemen ehiza-hegazkinen eskuadroiarekin bat eginda, ekialdeko frontean nazien aurka borrokatu zen armada sobietarrarekin alboz albo. Borroka betean bere hegazkina jo zuten, eta desagertu egin zen. Frantziako zein SESBko kondekorazioak eskuratu zituen, eta Itsasuko aerodromoak bere izena darama.
Font:
Iturria: Alexandre de La Cerda, L’aviateur basque Robert Iribarne, champion de pelote et héros de Normandie-Niémen (Baskulture, 2020ko azaroak 27).