26 de octubre de 1905,
Petrogradoko sobieta eratu zuten langileek Errusian. Oinarri herrikoia zuten langile ordezkarien batzordeek klase borroka koordinatu eta Tsarra desafiatu zuten. Tsarraren aurkako giroa hedatuz zihoan 1904an, Japoniaren aurka hasitako gerraren porrotak hauspotuta, eta ordezkaritzako demokrazia eskatuz mobilizazio eta greba ugari antolatzen hasi ziren. Lanaldi laburragoa eta soldata hobeak eskatuz inprimatzaileek hasitako greba polbora bezala hedatu zen, eta hautatuak izan ostean ordezkariak sobietean bildu ziren. Berehala sobieta langileen ordezkaritza tresna bilakatu zen.
Font:
Iturria: Isaac Deutscher, The Prophet. The Life of Leon Trotsky (Verso).